Gure Helburuen Adierazpena

Éire Language and Information Services itzulpen, interpretaritza, irakaskuntza eta Internet aholkularitza zerbitzuen bitartez mundu-mailan jende eta erakundeen arteko elkar ulertzea bultzatzen diharduen enpresa bat da.

Hizkuntzak komunikatzeko tresna bat baino zerbait gehiago dira, haiek erabiltzen dituztenen kultura eta ondasuna isladatzen baitituzte. Teknologia berriei esker, gero eta errazago bihurtzen ari da kultura hauek tokian tokiko hizkuntzaren bitartez lau haizetara hedatzea, batipat Internet delako sareen sarea dela medio. Mugak gainditzen dituen komunikabide amankomun izanik, Internet-ek hizkuntza gutxituei mundu osoan eragina izateko aukera ematen die. Era berean jendearteko kultur harremanak bideratzen ditu, lekuak eta hizkuntzak edozein izanik ere.

Kultura berri honen partaide izateaz harro gaude eta, asmo honekin aurkezten dizkizugu orrialde hauek.

Adierazpen hau honako hizkuntza hauetan irakur daiteke:

Brezhoneg | English | Español | Euskaraz | FrançaisGaeilge | Italiano | Russian (you must have Cyrillic fonts on your system)


Hona hemen beste zenbait lokarri euskarari buruzko orrialdeak ikusteko:

Euskaldunon Egunkaria

Alan King-en Euskararen Orrialdea

Aizu! Elektronikoa

Euskal Irrati Telebista

Gure orrialde nagusira itzultzeko

Orrialde honi buruzko iradokizunik baldin baduzu, edo gune honetan zeure hizkuntza ere ikusi nahi bazenu, harremanetan jarri Michael E. McCay-ekin